AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste pertsona etxegabe bat hil da Bilbon, hilabeteko bigarrena

Iragan ostiralean zendu zen emakumea Bilbon. Hiriburu berdinean hilabete honetan bizia galdu duen bigarren pertsona etxegabea da; Euskal Herrian, urtea hasi zenetik, lau heriotzaren berri eman dute guztira.

Beste Bi elkarteak jakinarazi duenez, joan den ostiralean etxerik gabeko emakume bat hil zen Bilbon (Bizkaia). Kalean bizi zen eta, antza, gizarte-zerbitzuetan artatzen zuten. Ez dute informazio gehiago argitaratu oraingoz.

Bilbon beste heriotza baten berri ere eman dute hilabete honetan: martxoaren 12an zendu zen 23 urteko pertsona etxegabe bat. Aterpetxe batean egin zituen gauak aurreko hilabeteetan.

Urtea hasi zenetik, guztira, etxerik gabeko lau pertsonak galdu dute bizia Euskal Herrian. Urtarrilean gizon baten gorpua topatu zuten Hendaian (Lapurdi), auto baten barruan; bestalde, hilabete horretan beste pertsona etxegabe baten gorpuzkiak aurkitu zituzten Getxon (Bizkaia). Iazko abenduan desagertu zen.

Aurreko abendu amaieran Zarautzen ere izan zen heriotza bat. Parke batean topatu zuten haren hilotza.

Marixol Iparragirre errugabe jo dute Mendizorrotzako atentatuaren auzian
488 urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak. 2019an Espainiaratu zuten Iparragirre, Auzitegi Nazionalak haren aurka irekita zituen hamabi auzien harira epaitzeko. Hilabete honetan argitaratu dute beste kausa bati lotutako ebazpena ere: 61 urteko zigorra ezarri diote 1994an eta 1995ean Bizkaian bi ekintzatan parte hartzea egotzita.