AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste pertsona etxegabe baten gorpua topatu dute Bilboko Doña Casilda parkean

Bilboko Zabalgarbi hondakin-instalazioetan gaua egiten ari zen gazte migratzaile bat ere hilik topatu berri dute.

Gizon etxegabe baten gorpua aurkitu dute gaur goizaldean, Bilboko (Bizkaia) Doña Casilda parkean. Norbanako batek abisatu du Ertzaintza, parkeko banku batean mugitzen ez zen pertsona bat zegoela esanez. Osasun-larrialdietako langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Antza denez, gizonezkoak parke horretan igarotzen zituen gauak.

Bizkaiko hiriburuan ordu gutxian argitara atera den bigarren heriotza da: gaur bertan jakinarazi dutenez, Zabalgarbi hondakin-instalazioetako kontainer batean gaua egiten ari zen gazte migratzaile bat topatu zuten hilik astearte goizaldean. Dirudienez, berak ere ez zuen etxebizitzarik.

Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "

Lau pertsona etxetik bota ditu Ertzaintzak Artean
Emakume bat eta bere hiru seme-alabak haien etxebizitzatik kanporatu dituzte gaur goizean Artean; protesta egitera bertaratu direnen aurka oldartu dira poliziak, eta pertsona bat atxilotu dute.