AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste polizia erasotzaile bat: foruzain bat auzipetuta, bikotekide ohia jazartzeagatik

Bere polizia postua baliatu zuen agenteak, emakumeari buruzko informazioa lortzeko; eta gutxienez bi aldiz jarraitu zuen errepidean.

Foruzain bat epaitzen ari dira Nafarroako Probintzia Auzitegian, bere bikotekide ohia modu jarraituan jazartzeagatik. Berria-k jakinarazi duenez, gaur hasi da lau egunez luzatuko den epaiketa, eta hainbat delitu leporatzen dizkiote gizonezkoari, neska-lagun ohiari egindakoengatik: derrigortze-delitua, sekretuak ezagutaraztea nahiz agerraraztea eta suaren bidez kalteak eragitea egozten diote. Horregatik, fiskaltzak hamazazpi urteko espetxe-zigorra eskatu du polizia-agentearentzat.

Euren arteko bikote-harremana bukatu ostean, gizonak bost urtez jazarri zuen emakumea: fiskaltzaren hitzetan, bikotekide ohiaren partetik "zaintza, kontrol eta jazarpen egoera larria" jasan du biktimak. Epaitegian mahaigaineratu dutenez, gizonak "gutxienez bi aldiz" jarraitu zuen emakumea errepidean, bera "arrisku larrian jarriz"; eta su eman zion andrearen gaur egungo bikotekidearen kotxeari, ibilgailu hori eta beste hainbat errez.

Erasotzaileak, gainera, bere polizia postua baliatu zuen emakumearen kontra egiteko: Poliziaren datu-baseetara sartu zen baimenik gabe, biktimari eta bere ingurukoei buruzko informazioa eskuratzeko. Besteak beste, andrearen ingurukoei gutun anonimoak bidali zizkien foruzainak, informazio pertsonala ezagutaraziz. Emakumeari berari ere idatzi zion.

Las Carrerasko saihesbideari ezetz esango diote ostiral honetan
Manifestazio bat antolatu du Stop Variante Las Karreras plataformak: 19:00etan izango da. 30 kolektibok baino gehiagok babestu dute deialdia.