AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste preso bat eraila, oraingoan Martuteneko espetxean

Atzo goizean aurkitu zuten 41 urteko gizonaren hilotza, ziega batean, ohiko zenbaketa egitean. Arrazoiak ikertzen ari dira. Iaz, gutxienez bost preso erail zituzten Zaballan, gazteak gehienak.

Preso bat eraila izan da Martuteneko kartzelan (Donostia, Gipuzkoa). Kartzelazain talde batek zabaldu zuenez, atzo goizean topatu zuten 41 urteko gizonaren gorpua, ziega batean. Beste daturik ez dute eman Espainiako Espetxe Erakundeek.

Heriotzaren zergatiak argitzeko ere denbora beharko dutela adierazi dute; espetxeko funtzionario talde batek "droga gaindosia" aipatu du.

"Opakutasuna"

Heriotzek ez dute etenik espetxeetan. Iaz, bost preso izan ziren erailak Zaballakoan (Araba); 22, 24, 30, 28 eta 50 urte zituzten. Besteak beste, halako kasuetan izaten den "informazio eza eta opakutasuna" gaitzetsi zituen Salhaketa elkarteak, espetxeak gaixotu eta hil egiten duela oroitaraztearekin batera. Zaballan hildako Xabier Gonzalezen senideek, esaterako, gobernuak zabaldutako datuak faltsuak zirela salatu zuten iaz, eta gorpua erraustu zutela autopsiaren emaitza osoa izan aurretik.

Espainiako Gobernuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, iaz erailak izan ziren bost presoetako hiru hil ziren drogen ondorioz, eta beste biek beren buruaz beste egin zuten.

Otsailaren 27an jakinaraziko dute Ibon Fernandez Iradiren zigor etete eskaeraren ebazpena
Azaroaren 12an, Fernandez Iradi aske uztea hobetsi zuen Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak, baina fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen. Atzo aztertu zuten berriro auzia, eta otsailaren 27an jakinaraziko dute ebazpena. 2003. urtean atxilotu zuten preso politiko lasartearra, eta esklerosi anizkoitza du.