AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste preso bat eraila Zaballan, laugarrena urtea hasi zenetik

Salhaketak eman du hilketa honen berri. Aurreko urtean, gutxienez bost presok galdu zuten bizia Zaballako espetxean.

Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, beste preso bat erail dute Zaballako kartzelan (Araba). 35 urte zituen, eta gasteiztarra zen. Urtea hasi zenetik lau presok galdu dute bizia espetxe horretan, azkena, irailaren erdialdean.

Zaballan "arrazoi ez naturalengatik" izan den laugarren hilketa da honakoa, Salhaketak gogorarazi duenez. "Heriotzak ezkutatzeko politika sistematikoa" salatu du beste behin ere.

Aurreko urtean, gutxienez bost preso erail zituzten presondegi berean.

Puerto III-ko erizaindegira eraman dute IƱaki Bilbao preso politikoa
Espetxeko erizaindegian dago jada, eta giltzurrunetan "min izugarria" duela azaldu du. Gaur 22 egun beteko ditu gose eta komunikazio greban.