AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste preso bat eraila Zaballan, urteko bosgarrena espetxe berean

Pasa den larunbatean, Zaballako ziega batean aurkitu zuten hilotz 50 urteko presoa. Heriotza ikertzen ari dira. 2019. urtea hasi zenetik, gutxienez bost preso erail dituzte kartzela berean.

Alarma oihua ez da isiltzen Zaballako (Araba) espetxean. Pasa den larunbatean, hilak 21, 50 urteko preso baten hilotza aurkitu zuten bertako ziega batean. 2019. urtea hasi zenetik gutxienez bost izan dira Zaballan erail dituzten presoak; bana urtarrilean eta otsailean, eta bi apirilean. 22, 24, 30 eta 28 urte zituzten.

Espetxeko funtzionario talde baten arabera, "droga gaindosia" izan da larunbatean zendu zen presoaren heriotzaren zergatia. Espainiako Gobernuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, aurten erailak izan diren gainontzeko lau presoetako bi hil ziren drogen ondorioz, eta gainontzeko biek beren buruaz beste egin zuten.

Dena den, eraildako presoetako baten senideek, Xabier Gonzalezenek, "informazio falta" salatu zuten apirilean. Datu horiek "faltsuak" zirela eta autopsiaren atariko emaitzak soilik jakinarazi zizkietela azaldu zuten. Ohartarazi zuten gobernuak kaleratutako txostenean aipatu ere ez zela egiten Gonzalene heriotzaren ustezko arrazoia: droga.

San Giovesa eta Huerta de Peraltako lan gatazketan parte hartzeagatik, espetxe zigor eskaerak
Maiatzean 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Imanol Salinasi, jatetxe bateko beharginen aurkako erasoak salatzeko protestetan parte hartzeagatik. Bestalde, ustez urriaren 10ean hasiko da Salinasen eta Osesen aurkako epaiketa. 12 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak, Huerta de Peraltako langileen greban lantokirako sarbidea oztopatzeagatik. "Desobedientzia" iragarri dute biek.