AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste prostituzio-sare baten berri eman dute, Barakaldon eta Castro-Urdialesen

Gutxienez bederatzi emakume behartu dituzte prostituzioan aritzera, egunean 24 orduz.

Barakaldon (Bizkaia) eta Castro-Urdialesen (Kantabria) jarduten zuen prostituzio-sare bat atzeman dute berriki. Berria-k jakinarazi duenez, gaur-gaurkoz, proxenetek bederatzi emakume zituzten harrapatuta sexu-esplotaziorako sare horretan. Egunean 24 orduz derrigortu dituzte prostituzioan aritzera, eta etxebizitza batzuetan pilaturik eta bideo-zaintza kamerekin kontrolaturik izan dituzte.

Sarearen aurkako operazioan, zazpi pertsona atxilotu dituzte momentuz, eta ikerketapean daude beste hiru. Aurreko urtean hasi zen ikerketa, migratutako emakume baten egoeraren berri izan zutenean polizia-indarrek: jakin zuten Greziatik Espainiako Estatura mugitu zutela, eta Barakaldoko pisu batean esplotatu zutela sexualki.

Hilabete honetan bertan, beste prostituzio-sare baten aurkako operazio bat izan da Euskal Herrian, Errioxan, Kantabrian, Aragoin eta Katalunian. Gutxienez 34 emakume migratu esplotatzen zituzten sare horretako proxenetek.

45 urte 'Naparra' desagerrarazi zutenetik
Donibane Lohizunen ikusi zuten azkenekoz 1980an, eta BVE talde faxistak aldarrikatu zuen gero Komando Autonomo Antikapitalistetako militantearen erailketa. Oraindik ez dute argitu zer gertatu zen.