AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste urte batez, Gipuzkoako eta Arabako ehunka gazte elkartu dira Topaketa Sozialistetan

Gaur hasi dira Topaketa Sozialistak Gipuzkoan nahiz Araban. Hainbat espazio egokitzeko lanak, ekoizpen lanak eta tailerrak egin dituzte ehunka gaztek Oreretan eta Gasteizen. Bihar ere egun osorako egitarauak izango dira bi herrialdeetan; hain zuzen, Legution eta Tolosan.

Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, asteburu honetan Topaketa Sozialistak izango dira Gipuzkoan nahiz Araban; gaurkoan, hain zuzen, Oreretan (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba) elkartu dira ehunka gazte. Besteak beste, hainbat espazio egokitzeko lanak (Gasteizko Zentro Sozialista berria eta Tolosako Ezpala gaztetxea) eta askotariko ekoizpen lanak (propaganda politikoa egiteko materiala) egin dituzte arratsaldean, baita zenbait ezagutza tekniko lantzeko tailerrak ere.

Gasteizko GKSk salatu duenez, Zentro Sozialistara bertaratu da Gasteizko Udaltzaingoa, eta ataria garbitzen ari ziren pertsonak identifikatu ditu.

Gauean bertso-afaria egingo dute Oreretan, eta horrekin amaituko dute eguna Gipuzkoan. Bihar goizean emango diete jarraipena Topaketa Sozialistei, Legution arabarren kasuan, eta Tolosan gipuzkoarren kasuan.

Ikusi Topaketa Sozialistetako egitarauak

Zarauzko Putzuzulo gaztetxera sartu eta Mugimendu Sozialistaren materiala hondatu dute
Ostegunetik ostiralerako gauean sartu ziren Putzuzulora, eta besteak beste, Kontseilu Sozialista Urola Kostaren, Gazte Koordinadora Sozialistaren nahiz Ikasle Abertzaleaken materiala hondatu zuten.