AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

BEZ murriztua duten produktuen %20 garestitu dira Espainiako Estatuan

Ez du inolako eraginkortasunik izan oinarrizko hainbat produkturi BEZa murrizteko neurriak: ia laurdena garestitu egin dira otsailean.

2023. urtearen hasierarekin, ustez inflazioari aurre egiteko neurri berri bat sartu zuen indarrean Espainiako Gobernuak: Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZa) kentzea edo murriztea oinarrizko kontsumorako hainbat produkturi. Berez, bertan behera geratu da ogiari, esneari, arrautzari edota barazkiei ezarritako BEZa, eta %5era jaitsi da olioari nahiz pastari aplikatutakoa. Aurtengo ekainera arte egongo da martxan neurria.

FACUA kontsumitzaileen elkarteak, ordea, zalantzan jarri du esku-hartze horren eraginkortasuna. Berriki egin duen ikerketa baten arabera, otsailean %20 garestitu dira BEZ murriztua daukaten hainbat produktu. Oinarrizko produktuen prezioen gorakadak, beraz, ez du etenik izan. Fruituak, barazkiak, pasta eta oliba-olioa dira gehien garestitu diren elikagaiak.

Urtarrileko aurreneko astea igaro zenerako, zortzi supermerkatu-kate salatu zituen FACUAk, BEZaren jaitsierari lotutako merkatzeak ez aplikatzeagatik. 676 produkturen prezioak aztertu zituen elkarteak iazko abenduaren 30etik aurtengo urtarrilaren 3ra bitartean, eta 52 produktutan atzeman zuen prezioak ez jaistearen iruzurra.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE, gaztelerazko sigletan) jakinarazi duenez, 2022ko abendutik hona, hiru hilabetez jarraian egin dute gora inflazio orokorraren datuek. Hautsi egin da, hortaz, udatik izan zen beheranzko joera.

Martxoaren 8ko deialdiak, hemen
Itaiak Euskal Herriko 24 herritan egingo ditu mobilizazioak bihar arratsaldean, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, 'Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki!' lelopean. Euskal Herriko hainbat campusetan eta ikastetxetan ere egin dituzte deialdiak biharko Unibertsitateko Indar Batasunak, campusetako emakume taldeek eta Ikasle Abertzaleakek.