AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi asteko grebari ekin diote Gasteizko CIE Mecauto enpresako beharginek

Enpresako lan-hitzarmenaren negoziaketa dela-eta jo dute grebara. EAEko Auzitegi Nagusiak isuna ezarri dio enpresari pandemia honetan, hitzarmena ez betetzeagatik.

Gaur hasi eta apirilaren 23ra arte greban egongo dira Gasteizko (Araba) CIE Mecauto enpresako beharginak. ELA sindikatuak adierazi duenez, 2020ko urtarrilean hasi ziren enpresako lan-hitzarmenaren gaineko negoziaketak, baina osasun-larrialdia zela-eta atzeratu zituzten elkarrizketak. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat ezarri zuen zuzendaritzak iaz, eta langileek salatu zuten zuzendaritzak ez zuela enpresako lan-hitzarmena bete. Horren ondorioz, isuna jarri zion Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak.

Orain, enpresak sei urteko iraupena izango duen hitzarmen bat proposatu du. Aldi Baterako Lan-Enpresetatik (ETT) datozen soldatapeko langileen kopurua %25era igotzea jasoko luke hitzarmenak, baita barne-sustapeneko sistema berri bat ere: horren arabera, 20 urte baino gehiago beharko lirateke langile batek erdi-mailako kategoria lortzeko. ELAk, momentuz, ez du ontzat jo zuzendaritzaren proposamena.

90 behargin dira CIE Mecauton, eta CIE Automotive enpresaren parte da lantegia. Iaz 9.942.000 euroko irabaziak izan zituen.

Tubacexeko kaleratzeen aurka egin dute protesta Bilbon
2.500 pertsona inguru elkartu ziren atzo Bilbon, Tubacexen Laudioko eta Amurrioko lantegietan egitekoak diren 129 kaleratzeak salatzeko. Langileek 60 egun daramatzate borrokan.