AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi atxilotu eta kargak Loiolan, Voxen mitin baten aurkako protestetan

100 pertsona inguru elkartu ziren Donostiako Loiola auzoan protesta egiteko. Atzokoan ere manifestarien aurka oldartu zen Ertzaintza, eta bi lagun eraman zituen atxilo.

Atzo, uztailak 4, Donostiako (Gipuzkoa) Loiola auzoan hauteskunde ekitaldia egin zuen Vox alderdi faxistak. 19:50ean hasi zen mitina Latsarien plazan, Espainiako Armadaren kuarteletik gertu. Inguruetan 100 bat lagun bildu ziren protesta egiteko, eta oihu eta zarata artean hartu zituzten Voxeko kideak eta agerraldian parte hartu zuten pertsonak (30 inguru).

Ertzaintzaren 12 furgoneta bertaratu ziren Loiolara, auzoko sarbide gehienak ixteko. 15 minutuko mitina amaitu zenean, protesta egiten ari zirenen aurka oldartu ziren poliziak, beste herri batzuetan egin modura, Voxeko kideei irteteko bidea irekitzeko eta haiek babesteko. Manifestari batzuek su eman zioten edukiontzi bati, eta ertzainek bi pertsona eraman zituzten atxilo.

Aurreko astean, Sestaon (Bizkaia) eta Irunen (Gipuzkoa) ere antifaxisten aurka egin zuen Poliziak, Voxen mitinen aurkako protestetan. Hainbat manifestari ikertzen ari direla jakinarazi zuten, gainera. Aurretik, Bilboko (Bizkaia) San Frantzisko auzoan ere izan ziren kargak.

Basoa garbitzen ari zen langile bat eraila Muxikan
Gorozika auzoko baso bat garbitzen ari zela izan zuen lan-istripua beharginak. Aste honetan hil duten bigarren behargina da, gutxienez: ostegunean, garraiolari batek bizia galdu zuen Irun parean.