AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi behargin kaleratuko dituzte Araiako LYRSA lantegian

"Arrazoi ekonomikoak" argudiatuta eta Covid-19 birusak sortutako krisia medio, bi langile kanporatuko dituzte Lajo y Rodriguez S.A. enpresan.

Arabako Alea-k jakinarazi duenez, bi langile kaleratuko dituzte Araiako (Araba) Lajo y Rodriguez S.A. (LYRSA) fabrikan. 24 eta hamar urte egin dituzte bertan bi beharginek, baina orain, "arrazoi ekonomikoei" erreferentzia eginez eta Covid-19 birusaren hedapenak eragindako krisia tartean, kanporatu egingo dituzte.

Urtarrilean erosi zuen LYRSA Frantziako Estatuko Derichebourg taldeak, eta LAB sindikatuaren arabera, bi urtez Araiako plantilla osoa mantenduko zuela adierazi zuen enpresak.

Bestalde, LABek salatu du enpresak zortzi milioi euro baino gehiago banatu dituela dibidenduetan 2017. urtetik hona, merkataritza erregistroan jaso dutenez.

Greba mugagabean daude Murgako Tubos Mecanicos Norteko langileak, "lan baldintza duinen alde"
Tubacex taldearena da lantegia, eta 45 egun daramate greban dagoeneko. Erantzun baikorrik jaso ez izana salatu dute.