AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi dira Azpeitiko Elegante Egunean salaturiko sexu-erasoak

Igandean izan zen Elegante Eguna herrian, eta gutxienez bi emakumeri eraso zietela jakinarazi dute. Erasotzaile berdinak egin zituen bi erasoak, antza.

Sexu-eraso baten berri eman zuten astelehen goizean Azpeitian (Gipuzkoa). Inauterien barruan, Elegante Eguna izan zen igandea, eta emakume bat bortxatu zutela azaldu zuten hurrengo egunean. Handik gutxira, bigarren sexu-eraso baten berri eman zuten hainbat hedabidek: beraz, gutxienez bi emakumeri eraso zieten Azpeitian joan den igandean.

Gizonezko bat atxilotu zuten atzo bertan, bi erasoekin lotuta. Ikerketapean omen daude erasoak.

Hamabi familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak
Agerraldi bat egin dute Trintxerpeko Escalerillaseko blokeko bizilagunek, Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuarekin batera. Blokea eraitsi eta bertan bizi diren familiak etxegabetu nahi dituzte, merkantziak garraiatzeko trenbide bat eraikitzeko. Lau hilabeteko epea eman diete bizilagunei, euren etxeetatik alde egin dezaten.