AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi dira, terrorismoa goratzea leporatuta, Nafarroan atxilotutako lagunak

UPNk jarritako salaketa bat dela-eta agindu zituen atxiloketak Espainiako Auzitegi Nazionalak. Aldiro epaitegira bertaratu beharko dira ikertuak izaten ari diren bi pertsonak.

Joan den asteartean argitaratu zuten, Iturmendin (Nafarroa), 63 urteko lagun bat atxilotu zutela. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxiki, inkomunikatu eta Madrileraino eraman zuten, han deklara zezan. Gerora azaldu zuten terrorismoa goratzea egozten ziotela, sare sozialetan egindako zenbait komentariorengatik, eta atzo arratsalderako jakinarazi zuten aske geratu zela jada.

Hainbat komunikabidek berriki eman dute aditzera (EFEko iturriak aipatuta), Iturmendiko bizilagun horretaz gain, bigarren pertsona bat atxilotu dutela Nafarroan; terrorismoa goratzea leporatuta, bera ere. Auzitegi Nazionaleko JoaquĆ­n Gadea epaileak eman zuen bi nafarrak atxilotzeko eta, atzo, aske uzteko agindua.

Itxura denez, UPN alderdiak aurkeztutako salaketa baten harira atxilotu dituzte biak. "Terrorismoa goratzeagatik eta biktimak umiliatzeagatik" seinalatu ditu; zehazki, ETA erakundeari lotuta. Orain, ikerketapean daude atxilotutako bi pertsonak: fiskaltzak ez du beren kontrako neurririk eskatu, baina aldiro joan beharko dira epaitegira, kontrol-neurri gisa.

Aldi baterako beste lan-erregulazio bat ezarriko dute Amurrioko Tubos Reunidosen
Irailean sartu zen indarrean erregulazioko beste espediente bat, eta sindikatuek salatu dute aldi baterako lan-erregulazioen "mekanismoez aprobetxatzen" jarraitu nahi duela enpresak. 700 langile inguru dira Amurrioko plantan.