AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi egun daramatzate greban Benecke Kaliko enpresako langileek

Greba mugagabean daude beharginak, azkenaldian izan diren etengabeko kaleratzeak salatzeko. Langileen %90ek jo dute grebara.

Landaben industriagunean (Iruñea, Nafarroa) dago kokatuta Benecke Kaliko lantokia. 100 langiletik gora aritzen dira han soldatapean, autogintzako tapizak ekoizten. Greba mugagabean daude beharginak, eta gaur bete dute bigarren eguna.

Azkenaldian lantegian izan diren kaleratzeak salatzen ari dira langileak, baina azaldu dute etengabeak izan direla behartutako kaleratzeak. Langileen ordezkarien arabera, gainera, zigorrean oinarritutakoa da zuzendaritzaren jarrera.

Continental taldearen parte da Benecke Kaliko. "Ekoizpen arrazoiak" argudiatuta, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat ere sartu du indarrean berriki, langile batzordearekin akordiorik erdietsi gabe.

Lanuzteak egingo dituzte ADIFeko Irungo langileek otsailaren 26tik aurrera
Murrizketa ugari aurreikusten dituzte datozen hiru urteetarako, eta hilabete bateko lanuzteak egingo dituzte Irungo langileek, otsailaren 26an hasita.