AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakume erailtzen saiatu da gizonezko bat Baionan

Laban batekin aurpegian eraso eginez, emakume bat eta bere ama hiltzen saiatu zen gizon bat pasa den ostiralean. Ipar Euskal Herriko Itaiak protestara deitu du gaur arratsalderako.

30 urte inguru ditu erasotzaileak, eta Baionako (Lapurdi) pisu batean egin zien eraso bi emakumeei apirilaren 1ean, ostiral gauean. Haserrealdi baten ondotik, labankadak eman zizkien gizonezkoak 28 urteko emakumeari eta haren amari; 64 urte ditu.

Bi emakumeak larriki zaurituta eraman zituzten Bordaleko ospitalera, aurpegian jasandako labankaden ondorioz. Badirudi haien bizitzak ez direla arriskuan orain.

Erasotzailea biharamunean atxilotu zuen poliziak. Baionako auzitegian epaitua izango da laster erailketa saiakeragatik.

Ipar Euskal Herriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu du erasoa salatzeko. Hitzordua eman dute gaur arratsalderako, 19:00etarako, Baionako Herriko Etxearen aitzinean.

Bi gazte sahararri ez diete utzi Donostiako taberna batera sartzen
Bi gazteak "mairuak" direla eta ostatuan "magrebtarrekin arazoak" izan dituztela esanez ukatu zieten sarrera.