AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakume taldean bortxatu dituzte asteburuan, Barakaldon eta Tolosan

Hainbat gizonek atzo goizean eraso zioten emakume bati; bi gizon atxilotu dituzte eraso horri lotuta, eta beste bi daude ikerketapean. Bart, bestalde, beste gizon talde batek egin dio eraso beste emakume bati, Tolosan.

Gutxienez bi talde bortxaketa izan dira asteburuan Euskal Herrian. Igande goizean, gutxienez lau gizonek eraso zioten emakume bati Barakaldon (Bizkaia). 06:30ak aldera hurreratu ziren emakumearengana kalean, eta modu bortitzean sartu zuten atari batera. Han bortxatu zuten, eta sakelakoa nahiz poltsa kendu zizkioten gero. Arratsaldean atxilotu zituzten erasotzaileetako bi; 20 eta 23 urte dituzte. Beste bi daude ikerketapean.

Atzo gauean, bestalde, Tolosan (Gipuzkoa) jasan zuen eraso bat beste emakume batek. Hainbat gizonek bortxatu zuten, eta oraindik ez dute inor atxilotu horren harira.

Itaiak 32 mobilizazio antolatu ditu Martxoaren 8rako
Hasieran 24 deialdiren berri eman bazuen ere, azkenean 32 herritan deitu du mobilizatzera Itaiak. 'Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki!' aldarripean egin ditu deialdiak.