AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakume taldean bortxatu dituzte Gijonen, horietako bat bergararra

Erasotzaileetako batek proposatu zien neskei Gijongo hostal batera joateko, baina gizon gehiago batu ziren bat-batean. Kolpatu eta bortxatu egin zituzten, taldean.

Aurreko ostiral goizaldean izan zen erasoa Gijonen (Asturias). Sare sozialen bidez jarri ziren harremanetan bi emakumeak eta bortxatzaileetako bat; taberna batean elkartu ziren eta gizonak han proposatu zien hostal batera joateko. Hara bidean, baina, beste gizon bat batu zen, eta hostaleko logeletako batera sartu zirenean, beste bi gizon zeuden zain han: lau ziren guztira. 20 eta 30 urte artean dituzte.

Kolpatu egin zituzten bi neskak, eta taldean bortxatu zituzten. Lagun batekin hitz egitea lortu zuten emakumeek, eta hura bertaratu zen hostalera haien bila; gertatutakoaren berri ere eman zuen. 22 eta 23 urte dituzte bi neskek, eta Bergarakoa (Gipuzkoa) da haietako bat.

Beasaingo Amore Pizzan hasi du borrokaldi bat Bateginek, enpresak langile bati zor diona ordain diezaion
Amore Pizza jatetxeak bost hilabete eta 20 eguni dagokien zenbatekoa zor dio langile bati. Protestekin hasi da jada Goierriko Bategin Langile Autodefentsa Sarea.