AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakumeri egin diete eraso azken egunetan, Santurtzin eta Gasteizen

Atzo bikotekideari eraso egin zion gizonezko batek, Gasteizko etxebizitza batean. Bestalde, gaur goizaldean, emakume bati iletik tira egin eta lepotik heldu du haren bikotekide ohiak, Santurtzin. Larunbatean beste gizonezko bat atxilotu zuten Laudion, indarkeria matxista leporatuta.

EITB-ren arabera, egunotan gutxienez bi emakumeri egin diete eraso Euskal Herrian. Batetik, atzo, apirilak 5, bikotekideari eraso egin zion 29 urteko gizonezko batek, Gasteizko (Araba) Zabalgana auzoko etxebizitza batean. Emakumearen pisukide batek salatu zuen gertatutakoa.

Bestetik, gaur goizaldean, apirilak 6, 03:00ak aldera Ertzaintzari hots egin dio adingabe batek. Hala, jakinarazi du bere ama jipoitu duela aitaordeak, Santurtziko (Bizkaia) Mamariga auzoko etxe batean. Erasotuak beranduago azaldu duenez, iletik tira egin eta lepotik heldu du 37 urteko gizonezkoak, eztabaida baten ostean.

Emakumearen bikotekide ohia da erasotzailea, eta bizilekua partekatu dute konfinamendua hasi zenetik, seme-alaben zaintza dela-eta.

Apirilaren 4an, larunbata, gizonezko bat atxilo eraman zuten Laudion (Araba), indarkeria matxistarekin lotuta.

Aurreko asteazkenean berrabiatu zuen ekoizpena Tubacex enpresak eta hurrengo astean egingo dute Michelin eta Sidenor enpresek
Iragan asteazkenean itzuli ziren lanera Aiaraldeko Tubacex enpresako langileak. Michelin eta Sidenor enpresak izango dira, aldiz, hilaren 14an ekoizpenari berriro ekingo diotenak. Michelinen kasuan, Hego Euskal Herrian dituen bi lantegiak irekiko ditu berriz; 3.800 langile daude lan erregulazioan martxoaren erdialdetik. Sidenorrek, bestalde, martxoaren 30ean jarduna eten bazuen ere, berriro martxan jarriko ditu Hego Euskal Herrian dituen hiru lantokiak.