AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakumeri eraso diete euren bikotekideek, Nafarroan

60 urteko bikotekideak eraso dio emakume bati Iruñeko Sanduzelai auzoan. Tuteran ere emakume bat kolpatu du bere senarrak.

Bi eraso matxistaren berri eman zuten atzo, maiatzaren 28an, Nafarroan. Tuteran izan zen horietako bat, arratsaldeko 15:00etan. Emaztea kolpatu zuen 42 urteko gizonezko batek, eta, emakumeak gertatutakoa salatu ostean, atxilotu egin zuten erasotzailea.

Bigarren erasoa Iruñeko Sanduzelai auzoan jazo zen, gaueko 23:00ak aldera. Azaldu dutenez, oihuak eta kolpeak entzun zituzten auzokideek, eta abisua eman zuten. 60 urteko gizonezko batek bere bikotekidea kolpatu zuen, eta ospitalera joan behar izan zuen.

EHU gezurretan: kolaboratzen ari da Palestinako sarraskian parte hartzen duen institutu sionista batekin
Israelgo Estatuko TECHNION institutuarekin ari dira elkarlanean EHU eta Tecnalia. Ikerketa-zentro horrek garatu ditu, besteak beste, palestinarren etxeak botatzeko bulldozerrak.