AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakumeri eraso diete Tuteran eta Gasteizen

Emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek Tuteran. Gasteizen, berriz, emakume bati eraso dio bere bikotekideak, bai eta bien semeari ere.

Lehen erasoa maiatzaren 29an izan zen, gaueko 21:00etan, Gasteizen (Araba). Emakume bat iraindu zuen bere bikotekideak, eta eraso egin zion ondoren. Gero, euren seme adingabeari ere eraso zion.

Bigarren erasoa Tuteran (Nafarroa) izan zen, maiatzaren 30eko ordu txikietan; 04:40ean: emakume bati ukituak egin zizkion 37 urteko gizonezko batek. Atxilotu egin zuten gero.

Indar Gorriko kide bat atxilotu dute, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta
John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.