AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakumeri eraso egin die gizonezko batek Donostian

Donostiako Easo aparkalekuan izan da erasoa. Auto baten barruan zeudela, bi emakumeren aurka oldartu da gizonezko bat, sexu erasoa egiteko asmoz.

Atzo, igandea, gizonezko batek eraso egin zien bi emakumeri Donostiako (Gipuzkoa) Easo aparkalekuan. Une horretan geldirik zegoen auto baten barruan zeuden bi emakumeak, eta bat-batean, gidarikidearen atea ireki eta indarrez oldartu zitzaien erasotzailea, sexu erasoa egiteko helburuarekin.

Ihes egitea lortu zuten, eta aparkalekuko zaintzailearen atezaindegian babestu ziren.

28 urte ditu gizonezkoak, eta aurki utziko dute epailearen esku.

Josu Arkauz eta Unai Parot preso politikoek 29 eta 30 urte bete dituzte espetxean
1991n eta 1990ean atxilotu zituzten Josu Arkauz eta Unai Parot arrasatearrak. Hainbatetan zigortu dituzte ETA erakundearekin eta zenbait atentaturekin lotuta; Arkauzi 115 urteko kartzela zigorra ezarri diote guztira, eta Paroti, 4.707 urtekoa. 1973ko kode penalari jarraiki, baina, zigorrak bateratu eta 30 urtean geratu ziren. Hala ere, "trikimailu desberdinak erabiliz, zigorrak luzatzeko" saiakerak bere horretan jarraitzen duela salatu zuten iragan astean. Mekanismo horien artean aipatu dituzte 'Parot Legea' delakoa edota Arkauzek Frantziako Estatuan preso egindako denbora kontuan hartu ez izana.