AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakumeri sexu-erasoak egin dizkiete Donostian eta Gasteizerako autobus batean

Asteburuan, Antiguan kotxez jarraitu zuen emakume bat gizon batek, bere burua ukitzen zuen bitartean. Bestalde, aurreko ostegunean, emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek autobusean; Gasteizko geltokira heltzean eman zuen gertatutakoaren berri.

Donostiako (Gipuzkoa) Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak atzo jakinarazi zuenez, berriki sexu-eraso bat jasan du emakume batek Antigua auzoan. Izan ere, gizon batek jarraitu zuen autoz, bere buruari ukituak egiten ari zela. "Emakume langileok jasaten dugun biolentzia sistematikoaren aurrean, erasoak salatzea eta hori bere osotasunean gainditzeko tresnak garatzea" ezinbestekotzat jo dute Itaiako kideek.


Beste bi lan-heriotzaren berri eman dute Sarrigurenen eta Allon
Sarrigurengo Berlys okindegian hil zen behargin bat aurreko ostegunean, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta. Joan den astelehenean, bestalde, bihotzekoak jota zegoen langile bat hil zen ospitalean; Alloko Essity papertegian izan zuen bihotzekoa.