AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi eraso homofoboren berri eman dute, Ortuellan eta Getxon

Aurreko asteburuan izan ziren bi erasoak, Getxoko eta Ortuellako festetan. Azken asteetan eraso homofobo gehiagoren berri eman dute Euskal Herrian.

Jaiak izan ziren Ortuellan (Bizkaia) eta Getxoko (Bizkaia) Andre Mari auzoan aurreko asteburuan, eta berriki jakinarazi dute gutxienez bi eraso homofobo gertatu zirela.

Igande goizaldean izan zen Ortuellako erasoa, maiatzaren 12an. Ez dute zehaztasunik eman. Getxon, berriz, igande gauean gertatu zen erasoa. Bi emakumeri, jai-gunean zeudela, irainak egin zizkien gizonezko gazte batek. Erasotzaileari bere jarrera aurpergiratu zion bikoteak, baina, orduan, ukabilkada bat eman zion emakumeetako bati, tinpanoa leherraraziz.

Azken asteetan, eraso homofo gehiagoren berri eman dute Euskal Herrian. Iruñean (Nafarroa), zehazki, hiru pertsonak jasan dituzte erasoak hilabete honetan.

Kaledonia Berrian larrialdi-egoera ezarri du Frantziako Gobernuak
Hautesle erroldari lotuta erreforma bat egin nahi du gobernuak, eta horren kontrako protestak piztu dira Kaledonia Berrian: aste honetan, lau hildako izan dira jada. Larrialdi-egoera ezarrita, Tik Token erabilera debekatu eta armada bidali du Macronen gobernuak.