AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi eraso matxistaren berri eman dute Donostian eta Zarautzen

Ostiralean, Donostian, emakume bati eraso zion bere bikotekide ohiak, urruntze-agindua urratuta. Bestalde, Zarautzen, sexu-eraso bat salatu zuen emakume batek joan den asteburuan.

Azken egunetan gertatutako bi eraso matxista atera ziren argitara atzo. Batetik, aurreko ostiralean, emakume bat eraso zuen bere mutil lagun ohiak Donostian (Gipuzkoa). Alde Zaharreko etxebizitza batean sexu-harremanak izatera behartu zuen, baina uko egin zion horri emakumeak; orduan, aurpegian ukabilkada bat eman zion gizonak. Gero, gainera, sakelakoa kendu zion, gertatutakoaren berri eman ez zezan.

21:15ak aldera izan zen erasoa, eta horren ostean, atariko eskaileretan topatu zuen emakumea bizilagun batek. Poliziari hots egin zion, eta gerora baieztatu zutenez, martxoan ere atxilotu zuten gizona genero indarkeriagatik. Neska lagun ohiarekiko urruntze-agindu bat ezarri zioten berez, baina urratu egin zuen.

Bestalde, atzo jakinarazi zutenez, Zarautzen (Gipuzkoa) ere eman dute eraso baten berri. Pasa den asteburuan, sexu-eraso bat jasan zuela salatu zuen emakume batek.

Garraiolari bat hil da Orion, lan-istripuz
Atzo, Orioko ordainlekuaren parean, bidetik irten zen behargin bat gidatzen ari zen kamioia, eta su hartu zuen. Euskal Herrian, gutxienez 43 lan-heriotza izan dira aurten.