AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi eraso matxistaren berri eman dute Eguesibarren eta Iruñean

Urruntze-agindua urratuta, Eguesibarren emakume baten etxera joan da bere bikotekide ohia, eta labanaz eraso dio alabari. Iruñean, bestalde, martxoaren 18an izan zen bortxaketa bat atera da argitara; erasotzailea atxilotu zuten asteburuan, baina aske geratu da jada.

Azken egunetan, Nafarroan izandako bi eraso matxistaren berri eman dute. Larunbatean jakinarazi zuten, batetik, ostiral gauerdian Eguesibarren gertaturikoa: urruntze-agindua hautsita, emakume baten etxebizitzara bertaratu zen bere senar ohia, labana bat eskuan hartuta. Han ziren seme-alabak ere, eta alabari labanaz egin zion eraso gizonak, buruan. Horren ostean, bigarren solairutik jauzi egin zuen erasotzaileak, eta etxetik ihes egitea lortu zuten emakumeak eta haurrek. Iruñeko ospitalean artatu zituzten neska nahiz gizonezkoa.

Iruñean, bestetik, gizonezko bat atxilotu dute asteburuan, emakume bat bortxatzeagatik. Martxoaren 18ko gauean izan zen erasoa, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen arteko trenbidearen azpiko pasabidean. Martxoaren 19an jarri zuen salaketa erasotua izan zen emakumeak, eta inguruan dauden kamerek jasotako irudien bidez identifikatu dute bortxatzailea. Hala ere, aske uztea erabaki du Iruñeko 5. zenbakiko Instrukzio epaileak.

Langile bat hil da Andosillan, industria-nabe bateko teilatutik jausita
54 urte zituen langileak. Aurten, gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.