AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi euskal preso politiko urrundu dituzte

Asier Bengoa eta Karlos Apeztegia preso politikoak urrundu dituztela salatu dute. Madrilgo Soto del Real espetxean ziren biak. Herrerako espetxera urrundu dute Bengoa, eta Apeztegia, aldiz, Ocaña II-ra.

Espetxe politika baliatuz, Espainiako Gobernuak bi euskal preso politiko urrundu ditu, hain zuzen, Asier Bengoa gasteiztarra eta Karlos Apeztegia iruindarra. Madrilgo Soto del Real espetxean ziren biak, etxetik ehundaka kilometrora. Bengoa pasa den otsailean lekualdatu zuten Soto del Realera. Frantzian 15 urteko espetxe zigorra bete ostean espainiaratu zuten, eta orain, Herrera de la Mancha (Gaztela-Mantxa) presondegira urrundu dute. Karlos Apeztegia, aldiz, iazko urrian sartu zuten kartzelan bigarrenez; izan ere, 2013an geratu zen aske 22 urteko espetxe zigorra bete ondoren. Ocaña II (Gaztela-Mantxa) espetxera urrundu berri dute. Sarek prentsa ohar batean azaldu duenez, isolamenduan izan dituzte bi presoak aldaketa gauzatu artean.

2018an azken sei urteetako zifrarik altuena izan zen lan istripuek eragindako heriotzetan
ELA sindikatuak atzo argitaratu zuen Laneko Ezbeharren Txostena. Bertan mahaigaineratutako datuen arabera, joera gorakorra du lan ezbeharren tasak. Dokumentuan 2018. urtean lan istripu bidez erail dituzten langileen zenbatekoa jaso dute, eta azken sei urteetako zifrarik altuena izan dela azaldu dute. Hala, kopuru horrek %20 egin du gora 2017tik 2018ra. 2018an langileen 67 erailketa zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; horietatik 46 EAEn izan dira, eta 21 Nafarroan.