AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi hilabeterako Espainiaratuko dute Garikoitz Aspiazu preso politikoa, epaiketa baterako

Espainiako Estatuak igorritako hiru euroagindu onartu ditu Frantziako Apelazio Auzitegiak. Abuztua baino lehen Espainiaratuko dute preso politikoa, 2002ko ekintza batengatik Auzitegi Nazionalean epaitzeko.

Garikoitz Aspiazu preso politikoaren aurkako hiru euroagindu onartu ditu Frantziako Apelazio Auzitegiak. Espainiako Estatuak bidalitako hainbat eskaeraren inguruan ebatzi du auzitegiak, eta onartu du abuztua baino lehen Aspiazu entregatzea, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izan dadin.

2002an Bilbon (Bizkaia) izandako ekintza batengatik epaituko dute oraingoan. Euroagindu eskaera gehiago ere egin dituzte haren aurka, baina informazio gehiago eskatu du Frantziako Estatuak horien inguruan.

Aspiazu 2008ko azaroan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kide izatea egotzita. Geroztik, han ari da zigorra betetzen, baina aurrez ere Espainiaratu izan dute, beste auzi batzuekin lotuta.

Olaztiko Gaztetxean sartu eta barruan zeuden kideak kolpatu ditu Poliziak
Joan den larunbatean gertatu zen erasoa. Sakanako GKSk salatu duenez, pandemiaren testuinguruan, hiru aldiz sartu da dagoeneko Foruzaingoa eskualdeko gaztetxeetara.