AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi hitzaldi antolatu ditu 'Munduko Bankuari ez!' dinamikak aste honetarako, Bilbon

Ostegunean, "ingurugiroaren suntsipen kapitalistaz eta gizarte jasangarriaren eraikuntzaz" aritzeko mahai-inguru bat izango da San Frantziskoko Udaltegian. Hurrengo egunean, "oligarkia finantzarioaren ofentsiba ekonomiko eta politikoari" buruzko hitzaldi bat egingo dute 7Katun.

Munduko Bankuak hurrengo astean izango du Innovate4Climate konferentzia Barakaldoko (Bizkaia) BECen, eta, horren harira, protestara deitu dute Euskal Herriko hainbat antolakunde eta kolektibok. Aurreko astean, Munduko Bankuari ez! izenpean aurkeztu zuten deialdi bateratu bat, besteak beste, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek, NATO eta EBren Aurkako Herri Ekimenak eta Euskal Herria Bizirikek.

Hain justu, maiatzaren 23rako antolatu dute manifestazio bat, Munduko Bankuari ez. Kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena lelopean. Barakaldoko plazatik aterako da mobilizazioa hurrengo asteartean, 18:30ean.

Dinamika horri lotuta, bi hitzaldi prestatu dituzte aste honetarako, Bilbon (Bizkaia). Ostegunean, hilaren 18an, izango da lehenengo saioa: Ingurugiroaren suntsipen kapitalista eta gizarte jasangarriaren eraikuntza mahai-ingurua eskainiko dute IƱigo Lezak (Euskal Herria Bizirik), Pablo Llorentek (Sustrai Erakuntza) eta Mikel Izurietak (Kontseilu Sozialista). San Frantzisko auzoko Udaltegian egingo dute mahai-ingurua, 18:30ean hasita.

Hurrengo egunean, hilaren 19an, Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxean izango da hitzaldi bat: Oligarkia finantzarioaren ofentsiba ekonomiko eta politikoa. 18:30ean ekingo diote saioari.

Oso larri zauritu da langile bat Burlatan, makina batek harrapatuta
Aurreko ostiralean izan zuen lan-istripua 22 urteko behargin gazteak, Burlatako Iturrondo industriagunean.