AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi lan-istripu larriren berri eman dute Mutiloan eta Zornotzan

Olio beroak zipriztinduta, emakume langile batek erredura larriak jasan zituen larunbatean Mutiloako jatetxe batean. Zornotzako San Antonio auzoan, berriz, atzo galdu zuen bizia gizon batek, gidatzen ari zen traktorea iraulita.

47 urteko langile bat larriki zauritu zen Mutiloan (Aranguren, Nafarroa) larunbat gauean. 22:45ak aldera, irakiten ari zen olioak zipriztindu zuen behargina: erredura larriak eragin zizkion buruan, gorputz-enborrean, besoetan eta hanka batean. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten emakumea, oso larri zauriturik.

Hurrengo egunean, igandean, Zornotzako (Bizkaia) San Antonio auzoan izan zen istripu bat. Irauli egin zen 61 urteko gizonezko bat gidatzen ari zen traktorea, eta bertan hil zen behargina. Arratsaldeko 17:30ak aldera gertatu zen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 40 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Gutxienez zortzi lagun hil dira itsasoan, Erresuma Batura iristeko saiakeran
Mantxako kanalean hondoratu zen ontzia, Frantziako kostaldetik irten eta berehala. 59 pertsona zihoazen bertan.