AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile desagertu dira Zaldibarko zabortegiaren luiziaren ostean

Atzo gertatu zen luizia, eta zabortegiko birziklatze enpresarentzat ari ziren lanean desagertutako bi beharginak. Erreskatatze lanak etetea erabaki zuen Osalanek, amianto arrastoak aurkitu baitzituzten hondakin eta lur artean. Berriro jarri dute martxan bilaketa.

Atzo, hilak 6, bi langile desagertu ziren Zaldibarko (Bizkaia) Eitzaga auzoko zabortegian jazo zen luizia eta gero. Verter Recycling birziklatze enpresarentzat soldatapean jarduten duten hamar beharginetatik zortzi baino ez ziren agertu istripuaren ostean. Salbatze-zerbitzuen hipotesien arabera, lurrak azpian hartu zituen desagertutako bi langileak, 50 eta 60 urtekoak.

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutuak, ordea, lanak etetea erabaki zuen, zabortegiko hondakinen artean amianto arrasto ugari aurkitu baitzituzten. Zabortegiak "hondakin ez-arriskutsuak" jasotzeko baimena dauka, izatez. Dena den, duela gutxi abiatu dute berriro desagertuen bilaketa.

Albo-kalteak

2020. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hamaika behargin erail dituzte haien lanpostuetan, eta sei langile zendu dira amiantoaren eraginez. 2019. urtea itxi zuen zifra, aldiz, hogei eta zazpikoa izan zen. Amiantoaren eraginplean jarduteagatik 2.427 langile hil dira 1993. urtetik hona, hainbat medioren arabera.

Hezkuntza Sailean eta EHUn azpikontratatutako garbitzaileek mobilizazioa egin dute Lakuan, UIBrekin eta GUETekin batera
250 lagun inguru bildu dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza parean, eta mobilizazioa egin dute Uni2 zerbitzu-enpresaren egoitzaraino. Unibertsitateetako garbitzaileen sektoreko langileen lan hitzarmena izan da aldarri nagusia.