AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile erailak azken orduetan, bata Durangon eta bestea Erriberrin

Durangon, eraikin batetik amildu da obran jarduten zuen behargin bat; 22 urte zituen. Bestalde, garraiolari bat harrapatu dute AP-15ean, Erriberri parean. Aurten gutxienez 30 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Gaurkoan, uztailaren 2an, gutxienez bi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, Durangon (Bizkaia) bata eta Erriberrin (Nafarroa) bestea. Goizean, 11:45ak aldera, lanean ari zen eraikinetik behera erori da behargin bat Durangoko hirigunean; etxebizitza bloke bat eraikitzeko obran egiten zuen lan, eta laugarren pisutik jausi da. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu eta langilea artatu arren, 12:40ak aldera zendu da erorikoaren ondorioz.

Bestalde, 17:30ak aldera, furgoneta batek garraiolari bat harrapatu du AP-15ean, Erriberri parean (Nafarroa). Argitu ez dituzten arrazoiak direla eta, kamioitik bazterbidera jaitsi da langilea, eta orduan jo du beste ibilgailu batek. Bulgariarra zen, eta 59 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 30 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Itaiak indarkeria matxistaren aurkako aldarria kaleratu du Donostian eta Iruñean
Donostian zenbait emakumeren sexu- eta lan-esplotaziorako sare bat desegin dute aste honetan; Nafarroan, bestalde, indarkeria matxistarekin lotutako hainbat eraso atera dira argitara azken egunetan. Itaiak protestara deitu zuen atzorako Donostian eta Iruñean, 'Indarkeria matxistari aurre egin!' lelopean.