AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile erailak Azkoitian, lanerako ibilgailuak su hartuta

Txurro denda mugikor batean egiten zuten lan bi beharginek. 23 urte zituen batak, eta 25 urte besteak. Urtea hasi zenetik, gutxienez 17 langile hil dituzte Euskal Herrian.

Atzo, martxoak 6, bi langile hil ziren Azkoitian (Gipuzkoa), lanerako erabiltzen zuten ibilgailuak su hartuta. Txurro denda mugikor batean jarduten zuten biek, eta 18:00ak aldera piztu zen sutea, eztanda baten eraginez.

23 urteko emakumezko bat eta 15 urteko gizonezko bat dira hildako langileak, eta Barakaldoko (Bizkaia) bizilagunak ziren.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 17 langile erail dituzte Euskal Herrian. Murgan (Aiara, Araba) izan zen azkeneko hilketa, otsailaren 25ean: lau metroko altueratik amilduta zendu zen behargin bat.

Bestalde, oraindik ez dituzte Zaldibarko (Bizkaia) hondakindegian desagertutako bi langileen gorpuak aurkitu.

Zizurkilgo Kaxilda gaztetxea desalojatu du Ertzaintzak
Gaztetxeko atea bota eta barrura sartu dira gaur Ertzaintza eta eraikinaren legezko jabeak. Epaileak iazko abenduan eman zuen espazioa berehala husteko agindua, eta gaur egikaritu du ebazpena Poliziak. Atzo ere izan zen desalojo bat Euskal Herrian: Hondarribiko Gaztetxea hustu zuten ertzainek, martxan zen prozedura judizial berria azken muturreraino eramanda. Egun berean ireki zituzten Kaxildako eta Hondarribiko Gaztetxeko ateak Aiztondoko eta Hondarribiko gazte asanbladetako kideek, iazko apirilaren 19an.