AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile erailak Lapuebla de Labarcako upategi batean, andel batera erorita

Mahatsez betetako depositu batera jausi ziren bi beharginak, eta bertan zendu ziren. Urtea hasi zenetik, gutxienez 43 langile hil dituzte.

Atzo arratsaldean, 19:40ak aldera, bizia galdu zuten bi langilek Lapuebla de Labarcako (Araba) Espada Ojeda upategian. Lanean ari zela, mahatsa biltzeko depositu batera erori zen beharginetako bat, eta laguntzen saiatu zenean jausi zen barrura beste langilea. Bertan zendu ziren biak; 56 eta 52 urte zituzten.

Astelehenean eman zuten beste langile baten hilketaren berri Euskal Herrian: Trapagarango (Bizkaia) Productos Tubularesen soldatapean aritzen zen behargin bat zendu zen, aurreko ostegunean izandako lan-istripuaren ondorioz.

Aurten, Euskal Herriko gutxienez 43 behargin erail dituzte haien lanpostuetan. Sindikatuek emandako datuen arabera, 52 izan daitezke hildakoak.

IƱaki Bilbao preso politikoak hogeita bederatzigarren eguna egingo du gose eta komunikazio greban
24 orduko baraua egin dute Patxi Ruiz, Dani Pastor, Jon Kepa Preciado, Mikel Sansebastian eta Oskar Barreras preso politikoek, Bilbaorekin elkartasunez. Aurrera doaz preso politikoari babesa erakusteko elkarretaratzeak ere, eta AAEAMek manifestazio nazionala deitu du larunbaterako, Bilbon.