AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile hil dira, Leotzen eta Loiun

Telefono-poste batetik amildu da behargin bat Leotzen, eta teilatu batetik jausi da beste langile bat Loiun. Aurten, gutxienez 47 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Lan-erailketa bana izan da gaur goizean Leotzen (Nafarroa) eta Loiun (Bizkaia). Leotzen, telefono-poste batean lanean ari zen behargin bat hil da, zortzi metroko altueratik erorita. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute gizonezkoaren bizia salbatu. 28 urte zituen.

Loiun ere altueratik jausita hil da langile bat. Kasu horretan, pabilioi bateko teilatutik amildu da 47 urteko gizona, eta bertan zendu da.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 47 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Espainiako Estatuko %10 aberatsenek aberastasunaren %54 pilatzen dute
Aldeak handitu egin dira, eta inoiz baino aberastasun-portzentaje handiagoa hartzen dute milamilioidunek Espainiako Estatuan. Enpresetako exekutiboen soldatak %45 igo dira, langileen soldata erreala jaisten ari den bitartean: %9 besterik ez da igo, batez beste.