AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile hil dira Nafarroan, lan-heriotza ez-traumatikoetan

Iruñeko ospitaleko aldagela batean hil zen behargin bat, baina ez dute heriotzaren arrazoia argitu. Bestetik, kamioi gidari baten hilotza aurkitu zuten Volkswagenen, hornitzaileen aparkalekuan. Antza, lan-heriotza ez-traumatikoak izan dira biak.

Beste bi langile hil dira Euskal Herrian lan-heriotza ez-traumatikoetan, oraingoan, Iruñean (Nafarroa) kokatutako Nafarroako Ospitalean eta Volkswagen lantokiko aparkalekuetako batean. Lan-istripu ez traumatikoen larritasuna salatu dute lekuan lekuko langile batzordeek, eta estresak edota lan-baldintza txarrek halako kasuetan izan dezaketen garrantzia seinalatu dute.

Ospitalean hildako langilea, 62 urteko garbitzaile bat

Garbiketan jarduten zuen Nafarroako Ospitaleko aldagela batean zendu zen 62 urteko emakumeak. Maju enpresako langilea zen, zeina azpikontratatuta duen Osasunbideak. Halako heriotzak lan-istriputzat jo ditu


Majuko langile batzordeak elkarretaratze batera deitu du astelehenerako. Goizeko 10:00etan izango da, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsulten aurrean.

Beste lan-heriotza bat Volkswagenen

Iruñean dauka lantegi bat Volkswagenek, eta hornitzaileek erabiltzen duten aparkalekuan aurkitu zuten apirilaren 30ean kamioi gidari baten hilotza. Antza, plantan hainbat pieza falta zirela ohartzean saiatu zen Volkswagen hornitzailearekin harremanetan jartzen, eta kamioia lokalizatzean topatu zuten langilearen gorpua. Lan-istripu ez traumatikoa izan zen hori ere.

Garraio sektorean beharginek dituzten lan-baldintzak bereziki eskasak direla azpimarratu dute sindikatuek. Lanaldi luzeek, azpikontratazioak, autonomo faltsuen fenomenoak edota entrega-epe laburrek ezaugarritzen dute sektorea, besteak beste.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 25 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Errekaldeberrin batxilergoa manten dezatela eskatzeko, mobilizazio bat egingo dute hilaren 13an Bilbon
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Errekaldeberrin batxilergoa mantenduko duela esan arren, oraindik ez dago inolako bermerik. IAk duela hilabete jo zuen protestara, eta oraingoan, mobilizatzera deitu dute ikastetxeko beste hainbat sektorek ere. Kalera aterako dira hurrengo ostiralean.