AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile lan-istripuz hil dira Lantziegon

Upategi bateko edukiontzira erori zen beharginetako bat, eta laguntzen saiatu zen bestea. Biak hil ziren mahatsak duen anhidrido karbonikoa arnastuta. Aurten, gutxienez 41 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Lan-istripu larri bat izan zen atzo Lantziegoko (Araba) upategi batean: 60 eta 61 urteko bi langile hil ziren, eta 31 urteko beste bat zauritu zen. Eguerdian, bere upategiko ardo edukiontzi batera jausi zen behargin nagusietako bat, eta eskaileratik jaitsi zen bestea, hari laguntzen saiatzeko. Biek galdu zuten bizia, fermentazio-fasean dagoenean mahatsak jariatzen duen anhidrido karbonikoa arnastuta.

Hirugarren langilea, gazteena, konorterik gabe zaurituta geratu zen, eta LogroƱoko ospitale batera eraman zuten larrialdi-zerbitzuetako langileek.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, 41 beharginek galdu dute bizia euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Europar Batasuneko adin txikikoen laurdena pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dago
2022an, egoera hori jasaten zuten ia hogei milioi haur eta nerabe zeudela kalkulatu du Eurostatek. Espainiako Estatuak Europar Batasun osoko hirugarren markarik altuena du, %32,2koa.