AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile zauritu dira Algortan, igogailu batean lanean ari zirela

Gainezka egin zuen kontrapisuak atzo, eta jausi egin zen igogailua. Aurten, gutxienez 43 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Lan-istripu bat izan zen atzo eguerdian Algortan (Bizkaia), Urkiola kaleko etxebizitza-eraikin batean. Igogailuan lanean ari ziren bi beharginek jasan zuten ezbeharra: antza, gainezka egin zuen kontrapisuak, eta zauri larriak eragin zizkion besoan beharginetako bati. Erietxera eraman behar izan zuten larrialdi-zerbitzuetako langileek. Bigarren langilea, berriz, harrapatuta geratu zen igogailuaren azpiko hutsunean, eta bi ordura atera ahal izan zuten suhiltzaileek.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 43 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Lanbidek biometrikoki ere kontrolatu nahi ditu laguntzak jasotzen dituzten pertsonak
1,3 milioi bideratu ditu identifikazio-sistema bat garatu dezaten, diru-laguntzak eskatzen dituzten gutxienez 500.000 lagun kontrolatzeko, aurpegiko bereizgarrien eta hatz-aztarnen bidez.