AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile zauritu dira Eibarko obra batean

Etxebizitza batzuk eraikitzeko lanetan ari ziren beharginak, eta erori egin da solairuetako baten egitura. Larri zauritu da haietako bat.

Gaurkoan eraikuntzako bi langile zauritu dira Eibarren (Gipuzkoa), etxebizitza batzuk eraikitzeko obra batean lanean ari zirela. Dirudienez, aurreneko solairuaren egituraren gainean zeuden beharginak egitura jausi denean; hala, beheko solairura erori dira biak. Larriki zauriturik dago langileetako bat.

2022. urtea hasi zenetik, gutxienez 69 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela, lanpostura bidean edo lanetik bueltan.

Hil egin da Kostas Fragoulis, Grezian poliziak tirokatutako azken gaztea
Polizia batek aurreko astelehenean egin zion tiro buruan hamasei urteko gazteari, ustez, gasolindegi batean 20 euro ez ordaintzeagatik. Aurrera doaz protestak Grezia osoan.