AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile zauritu dira Galdakaon, lan-istripuz

Galdakaoko pabiloi batek su hartu zuen atzo, eta kea arnastu zuten bi beharginek. Ospitaleratu egin behar izan zituzten.

Lan-istripu bat izan zen atzo Galdakaon (Bizkaia): Gumuzio auzoko pabiloi batek su hartu zuen, arratsaldeko 19:30ak aldera. Suhiltzaileak bertaratu ziren, eta gau osoa eman dute sua itzaltzeko lanetan, txatarra erretzen ari zen-eta.

Sutean kea arnastu dute bi langilek, eta, ondorioz, Galdakao-Usansoloko Ospitalera eraman behar izan dituzte.


'RED' komunikabidea zentsuratu nahian ari dira Meta eta Google, Palestinako egoeraren berri emateagatik
"Ezkutuko operazio" bat egitea eta "Kremlinak ekoiztutako edukiak eta mezuak nazioartean zabaltzea" leporatu dio AEBetako Kanpo-Arazoetako ministroak. Ondorioz, 'RED' hedabidearen sare sozialetako kontuak ezabatu dituzte Metak eta Googlek.