AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile zauritu dira lanean astearen hasieran, Gasteizen eta Oskotzen

3 metro inguruko altueran zegoela, sorbalda dislokatu zuen asteartean langile batek, Gasteizen. Oskotzen, berriz, lan-istripu larria izan zuen beste behargin batek: tutu batek harrapatu zion eskuineko eskua, eta "anputazio partzial bat" egin zion.

Joan den asteartean, hilaren 25ean, bi lan-istripuren berri eman zuten Euskal Herrian. Goizeko 09:13ean jazo zen lehenengoa, Oskotzen (Nafarroa). NA-4130 errepidean dagoen behi-baserri batean ureztatze-lanak egiten ari zen behargin bat, baina eskuineko eskua harrapatu zion tutu malgu batek. Eskuan "anputazio partzial bat" egin zion tresnak, eta zati bat galdu zuen. Iruñeko (Nafarroa) Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan zuten langilea, helikopteroz.

Gasteizen (Araba), gainera, beste lan-istripu bat izan zen egun berdinean, 12:00ak aldera. Oreitiasoloko industriaguneko pabiloi batean ari zen lanean behargin bat, 3 eta 4 metro arteko altueran, makina baten gainera igota. Bertan zegoela, baina, sorbalda dislokatu zuen, eta ezin zen bere kabuz jaitsi. Suhiltzaileek eta anbulantziako langileek lagundu zioten altueratik jaisten.

Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira San Fermin jaietan ere
Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.