AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile zauritu dira Nafarroan, lan-istripuz

Artaxoan eta Iruñean (Nafarroa) lanean ari zirela izan dituzte istripuak. Ospitaleratuak izan dira bi beharginak.

Lehen istripua goizeko 10:52etan jazo da, Errotxapea auzoko taberna batean, Iruñean (Nafarroa). 45 urteko langilea tabernako hozkailu bat konpontzen ari zen, eta leher egin du honek. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman du anbulantziak.

Bigarren istripua 11:17etan jazo da. 52 urteko igeltseroa bi metroko altueratik jausi da, Artaxoako (Nafarroa) Jose María Jimeno Jurío kalean. Ospitaleratu dute behargina eta, antza denez, bizkarrean traumatismoa du.

Hamabi lagun ikertzen ari dira, Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela-eta
Bihar deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.