AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile zauritu dira Tubos Reunidosen, horietako bat oso larri

Atzo izan zuten lan-istripua, Amurrioko lantegian mantentze-lanak egiten ari zirela. Erredurak ditu bi beharginetako batek.

Tubos Reunidosek Amurrion (Araba) dituen instalazioetan lan-istripu bat izan zuten atzo bi langilek. Mantentze-lanak egiten ari zirela izan zuten ezbeharra, goi-tentsioko aparatuak dauden eremu batean. Dirudienez, larri zauritu zen bietako bat, eta Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten erredurak zirela-eta. "Pronostiko arinagoa" omen du beste beharginak.

53 eta 58 urte dituzte zauritutako bi langileek, eta azpikontratatutako Pine Instalaciones y Montajes enpresarentzat aritzen dira soldatapean.

2023. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez sei langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Aurtengo Herri Unibertsitate nazionala, hitzaldiz hitzaldi
Bihar hasiko da Herri Unibertsitate nazionala Leioako (Bizkaia) campusean. Hona hemen hitzaldiei buruzko xehetasun guztiak.