AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi neska adingaberi sexu-abusuak egin dizkie gizonezko batek, Donostian

Astelehen gauean atxilotu zuten 31 urteko gizona, bi adingaberi sexu-abusuak egitea leporatuta. Kalean eraso zien bi neskei, lagun taldearekin zeudela.

Astelehen gauean 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Donostian (Gipuzkoa), bi neska adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita. Haiekin zeuden lagunek eta lekukoek kontatu dute, 21:00ak aldera, gazte taldearengana hurbildu zela gizona, eta neska adingabeei jazarri ziela.

Zehazki, nesketako bat musukatzen eta besotik heltzen ahalegindu zela azaldu dute, eta besteari besotik heldu eta tira egin ziola. Azkenean, bigarrenak askatzea eta alde egitea lortu zuen. Poliziak gizona atxilotu eta Donostiako Epaitegiaren esku utzi du.

Bilboko LASek aurrera jarraitzen du Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar garbiketa enpresan
Uribarriko Moraza Plazan prentsaurrekoa egin du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak (LAS), "bertako langileen baldintzak salatzeko eta haietako batek Bilboko LASekin batera aurrera daraman borrokaren berri emateko". Azaroaren 26an eman zioten hasiera borrokari, eta adierazi dutenez, enpresaren jarrera "ezkorra" izan da. Gatazkari irtenbidea emateko "inolako komunikaziorik jaso ez dutela" salatu dute, eta kontrara, azken asteotan, kaltetutako langileak "etengabeko presioa eta jazarpena" jasan dituela.