AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi pertsonaren etxegabetzea salatu dute Astrabuduan

Mailegu-enpresa batek bide judizialetara eta estrajudizialetara joz bota du familia bat bere etxetik. Atzo egin zuen protesta bat Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Desokupazio-talde batek hainbat astez jazarri eta presioa egin ostean, aste honetan etxegabetu dituzte bi pertsona Astrabuduan (Erandio, Bizkaia), azkenean, bide judizialetik. Tu Mejor Préstamo enpresak eskatuta, asteazkenean eman zuten familia bere etxetik botatzeko agindua, eta Poliziak bete zuen agindu hori, andre bat eta bere biloba kale gorrian utziz. Iazko azaroan ere kaleratu zituzten prozesu judizial baten bidez.

Aste honetako etxegabetzea salatzeko, berriz egin zuen mobilizatzeko deia Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: protesta bat antolatu zuen atzo arratsalderako, Astrabuduako Josu Murueta Plazan. 19:00etan izan zen elkarretaratzea, Etxegabetze guztiak gelditu! lelopean.

"Berriz ere, sistemak espekulatzaileen interesak babestu ditu, etxebizitza duin baterako eskubidea bermatu beharrean", seinalatu zuten Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek. Zentzu horretan, etxe-kaleratze guztien aurka mobilizatzen eta antolatzen jarraitzeko konpromisoa azaldu zuten.

Barañaingo Gaztetxean izango da bigarren Artea Kalera jardunaldia
Apirilaren 5erako antolatu dute egitaraua: arte plastikoez eta agitaziorako teknikez arituko dira, besteak beste.