AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu dute Iturmendiko pertsona batentzat, sare sozialetako hainbat mezu direla-eta

Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten 63 urteko kidea, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. "Terrorismoari gorazarre egitea" leporatu diote.

Poliziak otsailaren hasieran atxilotu zuen pertsona bat Iturmendin (Nafarroa), eta Madrilera eraman zuen, inkomunikatuta. Gerora jakin zenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen polizia-operazioa, UPN alderdiaren salaketa bat zela-eta. 63 urteko atxilotuak Espainiako Auzitegi Nazionalaren ziegetan igaro zuen gaua, eta hurrengo egunean utzi zuten aske, epaiketaren esperoan.

Sare sozialetan argitaratutako hainbat mezu zirela-eta jo zuten bere kontra, "terrorismoari gorazarre egitea" egotzita. Aste honetan jakinarazi dute zer zigor eskatu dituzten bere aurka: UPNk bi urte eta egun bateko espetxe-zigorra eskatu du, baita 4.500 euroko isuna ere. Fiskaltza harago joan da: bi urte eta erdiko zigorra nahi du, 6.800 euroko isuna gehituta. Auzitegiak, gainera, 7.000 euroko fidantza ezarri zuen auzipetuarentzat, aurreko ostiralerako ordaindu beharrekoa.


"Emakumeok aktibo politiko izatea funtsezkoa da"
Itaiak atzo egin zuen urteko jardunaldi nazionala Legution, eta, ohi bezala, emakume langileen askapen-prozesuaren inguruan hausnartzeko batu ziren ehunka lagun. "Argi daukagu emakumeok gabe ez dagoela iraultza sozialistarik", esan zuten Itaiako kideek jardunaldiko ekitaldi politikoan.