AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi urteren ondoren, kalean jarraitzen du pentsioen aldeko borrokak

Bi urte bete dira asteon Hego Euskal Herriko pentsiodunen plataformek "pentsio publiko eta duinen" aldeko mobilizazioei ekin zietela. Baionan, berriz, manifestazioa egin dute gaur, pentsio erreformaren aurkako greba mugimenduari segida emanez.

Bi urte dira aste honetan pentsiodunen mugimenduak hainbat udalerritako udaletxeen aurrean elkartzen hasi zirela. 2018. urtean Espainiako Gobernuak onartutako %0,25eko igoera salatzeko eta "pentsio duinak" eskatzeko hasi ziren mobilizatzen, eta astero jarraitu dute aldarria kaleratzen. Atzo ere egin zituzten mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan. Bilbon, esaterako, urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko deia zabaldu zuen Bizkaiko mugimenduak: "Ez gara geldituko".

Bi urteotan, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eta 1.200 euroko gutxieneko soldata, gizonen eta emakumeen pentsioak berdintzea eta 2011ko eta 2013ko erreformak baliogabetzea eskatu diete Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, hainbat bidetatik. Gaur, %0,9ko igoera iragarri du PSOEk eta Podemosek osatutako gobernuak, iazko KPIa erreferentziatzat hartuta.

Manifestazioa Baionan

Ipar Euskal Herrian ere ari dira pentsioen aldeko borrokan; zehazki, Frantziako Gobernuak iazko irailean iragarritako erreformaren aurka. Aldaketa horrekin, lan-bizitzaren luzatzea, pentsioen jaitsiera eta pentsioen pribatizazioa bultzatu nahi ditu Emmanuel Macronen gobernuak, kapital akumulazioa handitzeko Nazioarteko Diru Funtsaren eta Europar Batasunaren politikei jarraiki.

Erreforma iragarri zutenetik, etengabe mobilizatu dira langileak. Hainbat greba egun egin dituzte joan den irailetik; trenbideetako langileek, esaterako, 40 egunetik gora daramate greba mugagabean. Gaur, 1.500 lagun inguruk manifestazio bat egin dute Baionan, sindikatuek deituta, pentsioen erreformaren aurka.

Otsailaren 27an jakinaraziko dute Ibon Fernandez Iradiren zigor etete eskaeraren ebazpena
Azaroaren 12an, Fernandez Iradi aske uztea hobetsi zuen Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak, baina fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen. Atzo aztertu zuten berriro auzia, eta otsailaren 27an jakinaraziko dute ebazpena. 2003. urtean atxilotu zuten preso politiko lasartearra, eta esklerosi anizkoitza du.