AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bidarteko gasolindegi bat blokeatu dute iraztegietako grebalariekin elkartasunez

Petrolio iraztegietako langileek irailean ekin zioten grebari eta, 21 egunen ondoren, lanuzteei eustea erabaki dute Total Energiesen eta Esso-ExxonMobilen. Totalen Bidarteko gasolindegia itxiarazi dute gaur, beharginei babesa adierazteko.

Total Energies eta Esso-ExxonMobil enpresetako petrolio iraztegietako langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute, 21 egunen ostean. Gaur, urriaren 11n, jakinarazi dute grebari eutsiko diotela, eta Bidarteko (Lapurdi) autobidean dagoen Total gasolindegia blokeatu dute hainbat beharginek, findegietako langileak babesteko asmoz.

Gaurkoan, CGT sindituak Total Energies enpresa seinalatu du nagusiki, "izugarrizko irabaziak" izan dituelako aurten eta, hala ere, langileen soldatak ez direlako igo. Iraztegietako beharginen ordainsariak %2,3 besterik ez igotzea aurreikusten du zuzendaritzak, KPIaren %5 inguruko igoeraren aurrean.

Hego Euskal Herriko unibertsitateek murrizketak egingo dituzte argindarraren kontsumoan
EHUk ezarriko ditu neurririk gogorrenak, zenbait hilabetez, berogailuak egunean bi ordu gutxiago pizteko plana jarriko baitu martxan. Larunbatetan liburutegiak ixtea eta berogailuetan 19 graduko gehienezko tenperatura ezartzea ere aurreikusten dute. Argindarraren faktura 5 milioi euro ingurukoa izan ohi da, baina 13 milioi eurokoa izango da aurten, kontsumoa %10 murriztu den arren.