AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bidarten emakume bat hiltzen saiatu da haren senarra

Joan den larunbat gauean saiatu zen gizona haren emaztea hiltzen. Gaur goizean atxilotu dute erasotzailea.

Gaur goizean Frantziako Poliziak gizon bat atxilotu du Bidarten (Lapurdi), bere emaztea hiltzen saiatzeagatik. Berria-ren arabera, larunbatetik iganderako gauean ahalegindu zen emakumea hiltzen, "ehizarako arma batekin".

Emakumea ospitalean dago larunbat gauetik, eta Baionako (Lapurdi) prokuradore Jerome Bourrierren arabera, "ez dago hiltzeko arriskuan".

Hilketa matxistak aurten

Urtarrilaren 4an emakume baten hilotza topatu zuten Aizarnazabalen (Gipuzkoa), eta otsailaren 12an emakume bat hil zuen haren senarrak Sestaon (Bizkaia); apirilaren 14an, Miarritzen (Lapurdi), gizon batek bere bikotekidea tiroz hil zuen.

Aste honetan ere grebara joko dute H&Mko langileek, 56 kaleratzeen aurka
Osteguna eta ostirala ere greba egunak izango dira H&Mn. Hego Euskal Herrian 56 langile kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta maiatzaren 3an greba mugagabea hasiko dute beharginek.