AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bigarren konfinamendutik, %60 emendatu da 'online' salatutako indarkeria matxista kasuen kopurua Frantziako Estatuan

Aurreneko itxialdian %40 hazi zen 'online' salatutako bortizkeria matxista kasuen zenbatekoa, baina bigarren konfinamenduan are gehiago igo dira salaketak.

Frantziako ministro Marlène Schiappak urtarrilaren 9an adierazi zuenez, bigarren konfinamendua hasi zenetik %60 emendatu da online salatu diren emakumeen kontrako bortizkeria kasuen kopurua. Lehenengo itxialdia indarrean sartu zenean ere hazi zen salaketen zenbatekoa: orduko hartan %40eko igoera izan zen jada.

Datu horiek seinalatu eta gaitzetsi ditu Ipar Euskal Herriko Itaia Emakume Sozialisten Antolakundeak, "bortizkeria matxisten areagotzea eta biderkatzea sortzen dituen testuingurua" salatuz. Horren aurrean, "figura kolaboratzaileek" sortutako indarkeriari aurre egiteko "emakume langileen arteko antolakuntza beharra" azpimarratu dute.

Identifikazioak eta salaketak, Bilboko Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar enpresako lan-gatazkaren harira
Uribarriko (Bilbo) Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar garbiketa enpresaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo hainbat lagunek, Bilboko Langile Autodefentsa Sareak (LAS) deituta. Mobilizazioaren amaieran, hainbat kide identifikatu zituen Ertzaintzak. Bestalde, enpresako zuzendaritzak salatu egin ditu kaltetutako langilea eta LASeko kide bat.